Reseña del libro "BIGA 5 (en Euskera)"
Liburuki honetan, Bigak ia irentsiko du hiria... bene-benetan! RomainPujolen eta Vincent Cauteren asmamenak ez du mugarik. Egunerokoabentura xelebreak biziko ditu berriz ere Bigak, eta abenturabakoitzean, aparta eta bakarra egiten duen txinparta hori azaldukozaigu. Ez dira soilik bere botereak, luzatzeko edo hegan egitekoahalmen horiek, bere nortasuna ere bada, eskuzabala eta arretatsua,jostaria eta bihurria. Biga erratu egiten da, ikasten du, mugakbadaudela ohartzen da, bere adineko edozein umek bezala. Etaoraingoan, gauzak norberak egitea batzuetan funtsezkoa dela erakutsiko diote.
Arrakasta handia lortu du Biga sailak, baiFrantzian bai Pirinioen hegoaldean, eta horren adibide dira Espainiansaldutako 18.000 aleak. Izan ere, Pujolen eta Cauten lanak mugakgainditu ditu, eta gero eta herrialde gehiagotan argitaratzen da,adibidez, Korean plazaratu da berriki. Argi dago, beraz, bildumaunibertsala dela, jolas eta keinuz betea (topatuko al dituzu, 5.liburuki honetan, egileen autorretratuak?), eta aukera ematen dufamilian dibertitzeko.