fantasiaz eta irudimenaz baliatu da pablo albo kontakizun honetan, eta goxotasunez eta umorez landu du haurrentzat eta gurasoentzat zaila gertatzen den erronka: txupetea uztea. hazteko eta heldutasuna iristeko bidean, pauso bat gehiago da, beste aro bat, eta ulertuko duen norbait behar du haurrak, azken helmugara ailegatuko bada.