Fahrenheit 451 (Euskaraz) (en Euskera)

Ray Bradbury · Txalaparta

Ver Precio
Envío Gratis a todo México

Reseña del libro

Liburu honetako protagonista, Guy Montag, suhiltzailea da. 451 zenbakiko kaskoa buruan, letoizko mangera-muturra ukabiletan, liburuak erretzea da bere lana, bere behar kuttuna. Izan ere, Montag bizi den herrialdean debekatuta dago irakurtzea. Irakurtzeak pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasunik eza. Eta zoriontsua izatea derrigorrezkoa da. Dena aldatuko da, ostera, familia antisozial bateko kide den Clarisse gaztea ezagutzen duenean. Harreman berriak inarrosirik, erre beharreko liburuak ezkutatu eta irakurtzeari ekingo dio suhiltzaileak. Macartismo garaian idatzia eta orduan sortu berria zen Playboy aldizkarian atalka argitaratua, xx. mendeko distopiarik ezagunetakoa da Fahrenheit 451, alienatzen doan gizartea esnatzeko aldarri sutsua.

Opiniones del Libro

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes